XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egunon. Zer moduz habil?.

- Urari irtenbide piska bat ea egiten diodan. Ondo.

- Luisek esan zidak nirekin hitzegiteko prest hengoela, eta etorri egin nauk.

Etxean izango hintzela uste nian.

- Esku artean zer darabilean izango duk dena.

Bitartean astia zertan galdurik ez zegoan, etxean geratuz.

Joxe lasaituago zegoen orain.

Besterik gabe arazoari zuzenean heltzea iruditu zitzaion onena.

- Etxea erosi nahi diat.

- Pentsatzen nian bai nik, hireak zerbait erosteko behar ziala izan.

- Esaten didaana ordainduko diat.

Etxe berri bat egin behar baldin bazaik, egingo diagu.

Joakinek astiro urari irtenbidea bukatu zion.

Ez zion ildo sakona egiten, ubazterrera iristean baizik, baina leku bat baino gehiagotatik zabalduz.

Joxek berriro ekin zion bereari handik piska batera.

- Beno, zer erantzuten didak? - Etorriko al haiz nirekin? Hortxe bertan beste bat egin behar diat.

@- Ezin al diagu denbora piska bat hartu hitzegiteko, baina gelditu gabe, eta ea zer akordiotara iristen garen ikusi?.

Joakin ezpelari helduz soro ertzeko mailatik behera jaitsi zen.

- Nik ez zekiat zuek bezala hitzegiten, apunteak hartuz.

Niri irtenez doakidan bezala, eta piska batean isilik egon beharra baldin badago, isildu eta kito.

Joxe haren atzetik jaitsi zen, gehixeago kostata, belarrak eta lur hezeak irrist eragiten ziolako.

- Eta nolatan nahi duk bada hau dena erosi? - Ni sentimental hutsa bait nauk.